Honi buruz

Blog honetan ehusfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditugu.

Zirriborro automatikoa – Borrador automático – Auto Draft

WordPress aplikazioaren azken eguneraketarekin batera arazo txiki bat sortu zaie Atahualpa itxura erabiltzen duten erabiltzaileei. Gure kasuan, Atahualpa da lehenetsitako itxura blog berri guztientzako.

Bertsio berriarekin, bidalketa berri bat sortzerakoan hauxe gertatzen da: Atahualpa Bidalketen Aukerak atalean (bidalketaren beheko partean) Body Title Single Pages eta Body Title Multi Post Pages eremuetan Zirriborro automatikoa testua agertzen da lehenetsita. Gazteleraz Borrador automático eta ingeleraz Auto Draft.

Horrela utzita, bidalketa argitaratzerakoan Zirriborro automatikoa izenburua ikusiko da gure bidalketaren goiko partean. Hau ekiditeko, bidalketa idazten dugunean, aipatutako bi eremu horietan gure bidalketaren izenburua kopiatu behar dugu.

azalpena

WordPress 3.0.4 eguneraketa

Gaur eguerdiko 12:30tan ehusfera martxan egoteko beharrezkoa duen aplikazioa eguneratu egin dugu.

Worpress azken bertsio egonkorrera eguneratu egin dugu: WordPress 3.0.4

Bertsio berri honekin datozen berrikuntza nabarienak sistemaren aldetik datoz. Erabiltzaileak ez du gauza berri askorik nabarituko, menuen kudeaketa berriaz aparte, baina sistemaren partetik aplikazioa finago ibiliko da guztion hoberako.

ehusferara igo daitezkeen fitxategi motak

Erabiltzaile batek mezu bat bidali digu galdetzen ia nola posiblea den doc fitxategi bat igo ahal izatea eta aldiz odt fitxategi bat igotzerakoan honelako oharra agertzea:

Fitxategi mota honek ez ditu segurtasun baldintzak betetzen. Beste batekin saiatu.

Worpressek dakarren lehenetsitako konfigurazioarekin fitxategi mota zehatz batzuk baino ezin dira gure dokumentuen liburutegira igo. Zerrenda mugatu horretatik kanpo dauden fitxategi motak igotzerakoan goian aipatutako mezua agertuko da.

Oraingoan odt fitxategi mota zerrendara gehitu dugu. Beste fitxategi motaren bat igotzeko beharra baldin baduzue, eskatu eta zerrendara gehitzen saiatuko gara.

WordPress 3.0 “Thelonious” kalean dago

Bertsio berri honetan aldaketa nabarmenak datoz, beraz ehusfera 3.0 bertsiora eguneratzeko eman beharreko pausuak kontu handiz planifikatu behar dira.

Bitartean, bertsio berri honek dakartzan berrikuntzak ondorengo bideoan ikus daitezke:

[wpvideo BQtfIEY1]

Bertsio honen berri ematen duen mezu ofiziala

WordPress-mu 2.9.2 segurtasun eguneraketa

ehusfera WordPress 2.9.2 bertsiora eguneratu egin dugu. WordPress.org-en komentatzen duten bezala, bertsio berri honek segurtasun zulo txiki bat konpontzen du.

Informazio gehiago: