Honi buruz

Blog honetan ehusfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditugu.

WordPress 3.0.5 eguneraketa

ehusfera martxan egoteko beharrezkoa den Worpress softwarea eguneratu egin dugu gaur goizean. Eguneraketa txikia da, gehienbat segurtasun arazo txiki batzuk konpontzeko. Hauxe da Worpressek argitaratu duen oharra:

http://wordpress.org/news/2011/02/wordpress-3-0-5/

WordPress 3.0.4 eguneraketa

Gaur eguerdiko 12:30tan ehusfera martxan egoteko beharrezkoa duen aplikazioa eguneratu egin dugu.

Worpress azken bertsio egonkorrera eguneratu egin dugu: WordPress 3.0.4

Bertsio berri honekin datozen berrikuntza nabarienak sistemaren aldetik datoz. Erabiltzaileak ez du gauza berri askorik nabarituko, menuen kudeaketa berriaz aparte, baina sistemaren partetik aplikazioa finago ibiliko da guztion hoberako.

WordPress-mu 2.9.2 segurtasun eguneraketa

ehusfera WordPress 2.9.2 bertsiora eguneratu egin dugu. WordPress.org-en komentatzen duten bezala, bertsio berri honek segurtasun zulo txiki bat konpontzen du.

Informazio gehiago:

http://ocaoimh.ie/wordpress-mu-292/ http://wordpress.org/development/2010/02/wordpress-2-9-2/

WordPress-mu 2.9.1.1 segurtasun eguneraketa

WordPressen instalazioa 2.9.1.1 bertsiora eguneratu egin dugu. Aurreko bertsioan topatutako arazo batzuk konpontzeko eguneraketa dugu hau.

http://ocaoimh.ie/wordpress-mu-2911/

WordPress-mu eguneraketa 2.9.1 bertsiora

WordPressen instalazioa 2.9.1 bertsiora eguneratu egin dugu. Carmen izeneko 2.9 adar honekin batera hobekuntza batzuk datoz. Hauen artean aipagarrienak:

Zerbait ezabatzean oraindik aurrera birziklatzeko paperontzi batera joango da, beraz nahi gabe ezabatutako elementuak erraz berreskuratu ahal izango ditugu Integratutako irudi editorea Bideoak erraz integratzeko aukera natiboa […]