Erakusketa Iraunkorra

21. Elektroterapia

Museoko ardatz nagusia den Galeria honen zati bat, elektroterapiari buruz antolatu genuen Erakusketaren objektuek osatzen dute. Erakusketa hau, gaiak duen nahasmen eta konplexutasunagatik, Museoak inoiz egindako zailena izan da. Argitaratutako Katalogoaren azalerako, Baraduc dutxaren ilustrazioa hautatu genuen.

Gelan ikusgai daude: indukzio aparatuak, Charles Chardin metagailua, korronte galbanikoko sorgailua, pantostat, multostat, Siemens markako Konvulsator 622 elektro-shocka, elektronarkosis aparatua, maiztasun handiko makina (D'Arsonvalization), uhin laburrekoa, radar-terapiakoa, ultrasoinuzkoa, izpi ultramorezkoa, infragorrizkoa, eta abar.