euskaraespañol

pil-pilean

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Aurkezpena

‘Ariadnaren haria’ liburuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/09/30, 12:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Irailaren 30ean, asteartea, 12:00etan, Eusko Legebiltzarreko Tomás Moro aretoan jardunaldi bat egingo da ‘Berdintasunerako Irakurketa Kluba’ zikloaren barruan. Oraingo honetan, Beatriz Fernández Fernández irakaslea eta ‘Ariadnaren haria (Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan)’ bere liburua izango dira protagonista.

Hiru hizlarik azalduko dituzte liburuaren kapituluak, beren gogoetak partekatuz eta publikoarekin solasaldi bat irekiz. Jarduera honen helburua da Eusko Legebiltzarrean berdintasunaren kultura sustatzeko guneak ahalbidetzea, hausnarketa eta eztabaida sustatzeko.