-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria
-
Zitekek ‘Think Big 2026’ Enpresa Ideia onenak saritu ditu
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
‘La Orestiada’ Pabiloian antzeztuko da
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/04/21, 19:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Astearte honetan, apirilaren 21an, Antzerki Ikerketako Unibertsitate Gelak (AUIT-AIUI) eta Arabako Campuseko Esperientzia Gelen Kultur Elkarteko (ACAEXA-AEIKE) antzerki taldeak Eskiloren trilogia bakarra taularatuko dute, ‘La Orestiada’, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian.
Alazne Etxeberriak zuzendu eta Carmen Gil Fombellida irakasleak (Filologia eta Historia Saila, Letren Fakultatea, EHU) koordinatutako muntaia hau benetako erronka izan da ‘La Orestiada’-ko taldea osatzen duten aktore amateurrentzat; izan ere, testuaren hizkuntza goratuaz gain, hainbat abesbatzak laguntzen diete pertsonaia nagusiei eszenaratzean. Oso eszenografia kontzeptualarekin, Greziako hainbat eszenatoki zeharkatuko ditugu, hala nola Argos hiria (Tebas), Delfosko orakulua edo Ateneako tenplua.