euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Emanaldia

“Las que corren” dokumentalaren proiekzioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/11/10, 11:00

Kokapena

Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Bilboko Hezkuntza Fakultateak “Las que corren” dokumentala proiektatuko du datorren azaroaren 10ean, asteartea, 11:00tan, Juliana Aretoan (Leioa). Euskal Fondoak eta Ikaika Media ekoitzitako dokumentalaren emanaldia solasaldi batekin osatuko da; bertan, filmean agertzen diren hiru protagonistak izango dira.

Dokumentalak Guatemalako emakume indigenen istorioen bidez erakusten du kirola erresistentzia feministako eta eskubideen aldarrikapeneko tresna izan daitekeela. Haien bizipenak eta borrokak ezagutaraziz, emakumeen eskubideak defendatzeko eta komunitate berdinzaleagoak eta indarkeriarik gabekoak eraikitzeko egiten diren prozesuak jartzen ditu erdigunean.

Euskal Fondoak hiru hamarkada baino gehiago daramatza Guatemalan nazioarteko lankidetzaren arloan lanean. Testuinguru horretan, 2014an Ak’Wank emakumeen lasterketaren eta Behobia-Donostia lasterketaren arteko senidetze-ekimena sortu zen, Alta Verapazeko udal-kudeaketan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko prozesu estrategikoak bultzatzeko.

Emanaldiaren ondorengo solasaldian, dokumentaleko hiru protagonistak izango dira: Dilia Co Coy, Alta Verapazeko gobernadorea; María Xol, Emakume Indigenaren Defendatzailea (DEMI); eta Inocenta Macz, Demokraziarako Ekimen Zibilaren Fundazioko (INCIDE) koordinatzailea.

Ekimen honen bidez, Euskal Fondoak Euskadiko herritarrengana beste errealitate batzuk hurbildu eta lankidetza publikoak gizarte-eraldaketan duen garrantzia nabarmendu nahi du. “Las que corren” dokumentalak kirola, askatasuna eta emakumeen eskubideak lotzen dituen istorio bat ezagutzeko aukera eskaintzen du.