“Nudos, trenzas y otros enredos matemáticos” hitzaldia ‘Matematika eguneroko bizitzan’ dibulgazio zikloaren eskutik
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/05/22, 19:00
Kokapena
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Marithania Silvero Casanova, Sevillako Unibertsitatean Matematiketan doktorea eta unibertsitate horretako Algebra Saileko irakasle titularra, maiatzaren 22an “Nudos, trenzas y otros enredos matemáticos " izeneko hitzaldia emango du. Hitzaldi hau korapilo matematikoetan eta Korapiloen Teorian, matematikaren adar espezifiko batean, oinarrituko da. Galdera interesgarriak planteatuko dira, hala nola ea korapiloak katalogatu daitezkeen edo guraizerik gabeko korapilo bat desegin daitekeen eta alor honi buruzko bitxikeria batzuk ere eskainiko dira.
Hitzaldia "Matematikak eguneroko bizitzan" dibulgazio zikloaren hogeita bigarren edizioaren barruan kokatzen da. Ekitaldia UPV/EHUk, Bidebarrietako Liburutegiak (Bilboko Udala) eta Basque Center for Applied Mathematics zentroak antolatu dute. Ekimenaren helburua matematikak gure eguneroko bizitzan presente daudela erakustea da, nahiz eta beti ikusgai ez egon, adibidez, telefono mugikor bat erabiltzean, interneten nabigatzean, banku-transakzio bat egitean edo telebista ikustean.
Sarrera librea da, lekua bete arte.