-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
‘Test’ soinu-fikzioaren estreinaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/02/02, 10:30
Kokapena
Ada Lovelace aretoa - Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Astelehenean, otsailak 2an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultatean, Donostian, EITBko GUAU plataformarako garatutako ‘Test’ soinu-fikzioaren estreinaldia izango da. Ekitaldia goizeko 10.30etan hasiko da aipatutako ikastegiko Ada Lovelace aretoan eta ordubeteko iraupena izango du.
Bertan, produkzioaren zuzendaria, gidoilariak eta Lorea Intxausti, Ramon Agirre nahiz Joseba Apaolaza aktoreak egongo dira, EITBko irrati eta audio zuzendariarekin batera.
Ekitaldiaren hasieran produkzioaren gorabeherak kontatuko dituzte eta, ondoren, lehen atala jarriko da. Amaieran solasaldi bat egongo da, publikoari hitza luzatuz.
Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
Informazio gehiago: https://guau.eus/s/test