Gipuzkoako Campuseko Antzerki Taldeak 'Fronton' antzezlana taularatuko du
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/06 Noiz arte: 2015/01/21
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartea, maiatzak 6, 18.00etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretoan, Donostian, Gipuzkoako Campuseko Antzerki Taldeak 'Frontón' izeneko antzezlana taularatuko du. Maite Agirrek idatzi eta zuzendu du lana.
Pilotalekuan topo egiten duten neska eta mutil gazteen istorioak dira antzezlanaren ardatz nagusia. Pilotan jokatuko dute, erronkak egingo dizkiote elkarri; ezagutuko, borrokatuko, haserretuko ere dira; jaiak ospatuko dituzte, matxinatu egingo dira... Pilotalekuan elkartu, eta herrian, inguruetan eta munduan gertatutakoen berri emango dute.
Sarrera librea da.