Urmaela berriro bizirik
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/11/19
NON: Bilboko Hezkuntza Fakultateko urmaela. NOIZ: 2026ko azaroaren 6a. NORK: Josu Sanz, EHU.
Urmael edo putzuak ur masa txikiak dira (1 m2 eta 2-5 Ha bitartekoak); artifizialak edo naturalak izan daitezke, iraunkorrak edo urtaroaren araberakoak. Nahiz eta sarritan espezie jakin batzuekin lotzen diren (anfibio edo odonatuekin, besteak beste), urmaelek erraztu egiten dute askotariko espezieen mugimendu eta kolonizazioa eta, ondorioz, ekosistema berezi hauetan (ez daude urmael berdin bi) askotarikoak dira fauna eta florako talde taxonomikoak, hala urtarrak nola lurtarrak.
Euskal Herrian, 2013. urtetik aurrera Aranzadi Zientzia Elkarteak 50 urmael baino gehiago berreskuratu edo sortu ditu eskola inguruneetan, lan horretan lagun izan dituelarik hezkuntza sistemako etapa guztietako ikastegiak, haur hezkuntzako eskoletatik hasita EHUko hiru Hezkuntza Fakultateetara bitarte. Eskoletatik hurbil dauden ingurune natural hauek ospea lortzen ari dira ikaskuntza-irakaskuntza testuinguruetan, aukera ematen baitute lanean hurbileko biodibertsitatearekin harreman zuzena izateko eta, aldi berean, oinarrizko ezagutza ekologikoak eskuratzeko. Hori funtsezkoa da prestakuntza bidean dauden irakasleentzat ere, aukera ematen baitie etorkizunean eskolan irakatsi beharko dituzten edukiak barneratzeko.
Hori horrela, egunotan ikusi ahal izan dugu Bilboko Hezkuntza Fakultateko urmaelak ur geruza berreskuratu duela pixkanaka, uztail hasieran erabat lehortu zenetik lehendabizikoz. Hala, urreko urteetan han biltzen ziren biztanletxoak berragertuz joan dira, hala nola Aesgna Mixta ale bat (udazkeneko burruntzia), zeina arrautzak erruten egon baitzen udazkeneko ostiral arratsalde eguzkitsu baten lasaitasunean.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus