-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
Bizkaian garatuko diren Uda Ikastaroen eta 'Gizarte gaiak', zikloaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/22 Noiz arte: 2015/01/19
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Datorren ostegunean, maiatzaren 22an, goizeko 11:00etan eta Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3) bai Bilbon izango diren UPV/EHUren Uda Ikastaroak eta bai Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak antolatzen duten zikloa aurkeztuko dira.
Aurtengo egitarautik 22 Ikastaro hautatu dira. Horietan gai ugari eta anitzak landuko dira eta gizarte zientzia eta gaien alorreko profesionalak prestatzera eta eguneratzera bereziki bideratutako zehar-zikloa osatuko dute.
Aurkezpenean, honako hauek izango dituzue:
- Juan María Aburto, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua
- Carmelo Garitaonaindia, UPV/EHUko Bizkaiako Campuseko errektoreordea
- José Luis De La Cuesta, UPV/EHUko Uda Ikastaroetako Zuzendaria.