-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
Zuzenbidean titulatu diren 197 ikaslek diploma jasoko dute
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/06 Noiz arte: 2015/01/19
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, ekainaren 6an, 18.30ean, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretoan, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko zazpigarren (Lizentziatua) eta laugarren (Gradua) promozioko karrera amaierako ekitaldia egingo da. Guztira bi promozio hauek 197 ikaslek osatzen dute (68 Lizentziatua eta 129 Gradua). Zuzendariek, irakasleek eta ikasleek osatutako segizioa UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko sarrera nagusitik, 18.00etan, abiatuko da, Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretorantz.
Ekitaldiaren buru izango dira Ana Arrieta UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta Eva Cerón Donostiako Epaitegietako dekanoa eta promozioaren amabitxia.
Egitaraua honakoa izango da:
- 18:00etan. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Sarrera
- 18:10etan. Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretorantz jarraigoa
-
18:30etan. Ekitaldiari hasera emango zaio:
- Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak
- Abesbatzaren saioa
- Donostiako Epaitegietako dekanoa eta promozioaren amabitxiaren hitzaldia
- Abesbatzaren saioa
- Diploma ematea
- Ikasleen ordezkarien hitzak
- Ekitaldiaren amaiera Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzekin
- Abesbatzak azken obra interpretatuko du: Gaudeamus