Saltillok ateak irekiko dizkie bisitariei Gipuzkoa eta ipar Euskal Herriko kostaldean
Noiz eta non
Noiztik: 2014/08/26 Noiz arte: 2014/09/05
Deskribapena
Saltillok, UPV/EHUko eskola-ontziak, duela hiru egun hasi zuen ohiko udako itsasaldia euskal kostaldetik eta atzo, abuztuak 24 bere ateak Lekeition ireki ondoren, datozen egunetan bisitatu ahal izango da Gipuzkoako eta ipar Euskal Herriko kostaldeetan. Hala, nahi duten guztiak igo ahal izango dira eskola-ontzira egun hauetan zehar: bihar asteartea, abuztuak 26, Donostian; osteguna, abuztuak 28, Donibane Lohizunen; eta asteburuan, abuztuak 30-31, Hondarribian, non marinel-merkatua ospatzen den. Ekimen honen helburua, gizarteari bela mundua hurbiltzea eta belaontzi hau ezagutzera ematea da.
Gainera, Saltilloren udako itsasaldiaren hurrengo egunak hauek izango dira:
- Irailak 1 Hondarribia - Mutriku
- Irailak 2 Ate irekiak Mutrikun
- Irailak 3 Mutriku - Bermeo
- Irailak 4 Ate irekiak Bermeon
- Irailak 5 Bermeo - Santurtzi
Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galíndez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galíndezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da. Antzinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasleak daude nabigazio praktikak egiten.