euskaraespañol

Redes sociales campusa

'Lur azpitik-lur azaleratuz que aflore lo enterrado' erakusketa aurkezteko ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09/15 Noiz arte: 2014/12/01

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Astelehenean, irailak 15, 11:00etan, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi Aretoan, 'Lur azpitik-lur azaleratuz que aflore lo enterrado' erakusketa aurkezteko ekitaldia egingo da. Txinparta Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu dute UPV/EHUren laguntzarekin. Sarrera irekia da.

Ekitaldian bertan izango dira:

  • Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Francisco Etxeberria, Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea
  • Koldo Pla, Txinparta Elkartearen ordezkaria

San Kristobal gotorlekuaren eta 2007tik 2014ra bitartean biktimen familiakideek eskatuta Botilen hilerritik ateratako gorpuen inguruko lana aurkezten da erakusketan.

Jarri zure mezua botilan

Gainera, erakusketak bisitarien parte hartzea bultzatzen duen jarduera bat proposatzen du. Ezkaba mendiaren magalean hildako presoentzako hilerri bat dago. Bertan bestelako erabilera ematen zitzaien botilei, hildakoa identifikatzeko agiria gordetzeko erabiltzan baitziren. Botila batean gordetako agiria imitatuz, erakusketak ondorengo jarduera proposatzen die bisitariei: nahi duenak mezu bat idatzi eta botila baten sartzea, ostean aretoan jarritako haretzan uzteko.

Jarduera horren harira, campuseko errektoreordeak, Aranzadiko presidenteak eta Txinpartaren ordezkariak mezudun botila bana utziko dute erakusketa aurkezteko ekitaldian.