Surf-taulentzako haririk gabeko sentsore inertzialak, Surf Boards Innovation Comp Lehiaketaren LEHEN SARIA Ikasleak: Ruben Imbers eta Pablo Cuenca. Tutorea: Angel Pérez. Zentroa UPV/EHUko Donostiako Eskola Politeknikoa. Itsuentzako taula, Surf Boards Innovation Comp Lehiaketaren BIGARREN SARIA Ikaslea: Aitor Azpiroz. Tutorea: Mikel Alberro. Zentroa UPV/EHUko Donostiako Eskola Politeknikoa.
-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Surf tauletan berrikuntza leihaketaren sari banaketa
Lehenengo argitaratze data: 2014/10/02
Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren eta "Surf City Donostia" Klusterraren bidez, Surf Taulen Berrikuntza Lehiaketa antolatu du, unibertsitatearen berrikuntza irekia enpresa-mundura gerturatzeko helburuarekin, merkatura atera daitezkeen produktuak garatuaz.
47 ideia aurkeztu dira eta 11 prototipo finalista garatu. 3 irabazlek beka bat jaso dute prototipoa garatzeko eta 3.000 euroko sari ekonomikoa.
Donostiako Sustapenak, Donostiako Udalaren sozietateak, Surf Board Innovation Comp Lehiaketa antolatu du, "Surf City Donostia" Surfaren Industriaren Klusterraren bitartez. Gainera, alde batetik, UPV/EHU, Tecnun, eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetza izan du tutore akademiko gisa, eta, bestetik, Pukas eta MOOR enpresena, surfaren sektoreko enpresa-munduko mentore moduan.
Lehiaketaren helburua izan da unibertsitatearen berrikuntza enpresa-mundura gerturatzea; era horretan, surf-taulen produkzio-prozesuak eta errendimendua hobetu nahi izan dira, merkatura atera daitezkeen proiektuak sortzearekin batera. Donostiako Sustapenak surfa bezalako kirol profesionala kultura eta bizitzeko modu gisa finkatzearen aldeko apustua egin du, industria mugiarazteko eta negozio-aukera berritzaileak sortzeko gakoa baita; era horretan, lehiaketa apustu horren barruan kokatzen da.
Prototipo irabazleak
1. saria. Sentsore inertzialak. Ruben Imbers eta Pablo Cuenca
Lehiaketa UPV/EHUko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko ikasleak diren Ruben Imbers eta Pablo Cuencak aurkeztutako prototipoak irabazi du; hain zuzen ere, haririk gabeko sentsore inertzialak garatu dituzte surflariaren gorputzeko zati ezberdinen eta surf-taularen mugimendua ezagutzeko, jarrerak zuzendu eta surflariaren teknika perfekzionatu ahal izate aldera. Prototipoa garatzen MOOR enpresak lagundu die.
2. saria. Itsuentzako taula. Aitor Azpiroz
Bigarren saria Aitor Azpirozek irabazi du, UPV/EHUko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko ikasleak, itsuak surfean ibiltzeko egindako prototipoarekin. Mikrokontrolagailua, aktuadoreak eta sentsoreak jarri dizkie taulei, eta eguzki-energiarekin elikatu ditu. Taulak iparra, olatuen ibilbidea eta ulatuen gertutasuna markatzen ditu itsuentzat. Surflariaren abiadura monitorizatzeaz gain, oinkadak eta horien indarra taulan zehar kalkulatzeko aukera ematen du. Prototipoa Pukasen laguntzarekin garatu du.
