Creative Commons Fim Festivalaren bi jardunaldi Arkitekturan izango dira
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/06 Noiz arte: 2014/10/08
Kokapena
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Datozen urriaren 6an eta 8an, astelehena eta asteazkena, 18.00etan, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren paraninfoan, Creative Commons Fim Festivalaren Arkitektura eta Hirigintza Saileko bi jardunaldiak egingo dira. Jardueraren antolatzaileak, CineCCDonostiaz gain, EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritza eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa dira.
Urriaren 6an, astelehena,'Bloc dels pescadors' dokumentala ikusiko da, Coderch arkitektoak Barcelonetan diseinatu eta eraikitako etxe-uhartearen zaharberritzearen ingurukoa. Andreu Meixide zuzendari eta arkitektoa egongo da ondorengo mahai-inguruan.
Urriaren 8an, asteazkena, 'Donostia 1813-2013. 200 urteko hiria' eta '1813ko hondamendi aurreko Donostia gogoratuz' dokumentalak ikusiko dira. Imanol Sorazu eta José Javier Pi zuzendari eta arkitektoak egongo dira ondorengo mahai-inguruan.
Bi jardunaldirako sarrera librea da.