euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Testigantza traumatikoaren balio pedagogikoa: Biktimak eskolan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/16 Noiz arte: 2014/11/27

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Zenos Frudakis-en "Askatasuna" eskultura

Deskribapena

Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntza Hezitzaileentzat Jardunaldiak

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta MHLI ikerketa taldeak antolatu du 'Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntza Hezitzaileentzat' izeneko XV. mintegia. Aurreko mintegietan egin den bezala, oraingoan ere aztertuko da Giza Eskubideen gaineko lanketa eskoletan eta horrek sorten dituen kezkak eta buruhausteak. Sarrera librea da.

Jardunaldia osteguna, urriaren 16an, 9.30etan, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian izango da.

Irekiera-hitzaldia Aintzane Ezenarro Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta bizikidetzarako Idazkaritzak eskainiko du. Hau 'Euskal autonomia-erkidegoan izandako esperientziak: "Adi-Adian modulua'-ren inguruan mintzatuko da. Halaber, jardueran parte hartuko du ere Cristina Sanchez-Carretero CSIC erakundeko ikertzaile titularra eta doluaren artxiboaren koordinatzaileak.

"Tradizionalki, jardunaldi hauek hezitzaile profesional zein bidean daudenak formatzeko guneak izan dira. Espazio hauen bidez hezitzaileek eskuratu dituzte zenbait baliabide Giza Eskubideen inguruko gaiak landu ahal izateko. Aurten XV. edizioa egingo dugu eta bakearen hezkuntza, adiskidetze eta testigantza traumatikoen balio pedagogikoaz jardun nahi dugu. Gure iritziz, Hezkuntza Sistema ezin da gizartetik at aritu, ezin da mundu paraleloan bizi. Azken finean, eskola ezin da urrundu gizartean dauden eztabaida eta kezketatik, gizartearekin bat egin behar du eta, era berean, gizartea bera hobetu", azaldu du Pio Perez UPV/EHUko irakasle eta jardunaldien zuzendaritariko batek.

Aurtengo jardunaldiak honako helburua du: "hezkuntzan testigantza traumatikoaren erabileraren egokitasuna eta testigantzak berak izan dezakeen  balio pedagogikoa aztertzea. Diskurtso biografikoetatik abiatuta, gizarte zientzien eta humanitatearen arteko eztabaida eta gatazkaz gain, testigantzak gaitasun pedagogiko izugarria adierazten du. Beraz, guri dagokigu testigantzaren ahalmen pedagogikoa aztertzea eta, era berean,  eskoletan erabiltzeko egokitasuna arakatzea".

Euskal Herrian abian jarri dira hainbat esperientzia: 'Bakerako urratsak', 'Historias que nos marcan' edota 'Biktima-hezitzaileak' izeneko programak. Orain, Eusko Jaurlaritzak Bakea eta bizikidetzako egitasmoan (2013-16) heziketa-praktika hauekin jarraitu du 'Adi-adian' ikas-modulua bitartez. "Hala ere, 2005 urtetik hona ez dira ugariak izan gai horiek soseguz eztabaidatzeko edota gaiotan hezteko Euskal Eskola Sistemak izan dituen espazio eta aukerak. Hori guztiak ekarri ditu testigantzaren erabileraren aurreko mesfidantzak, gehienbat memoria erabiltzeko duen ahalmenarengatik", dio Perez irakasleak.

"Bizikidetza eta memoria berriarekin lotutako beste gai batzuk bezala, eskoletan testigantza traumatikoen lanketa ez dago alderdien gatazketatik at. Eskola komunitateak auzi sakonak ditu begi aurrean, ezin diogu beste auzi gatazkatsu bat ezarri; gaur egun, biktimen testigantzak lantzeko eta sakontzeko heziketa eta eztabaidarako lanabesak behar dira. Horregatik iruditzen zaigu interesgarriak direla gai honen inguruan sortu daitezkeen eztabaidak edo azterketak, eskola komunitatearen barnean, zein kanpoan. Hori dela eta, jardunaldi horretan aztertu nahi ditugu, besteak beste, testigantza traumatikoek izan dezaketen balio pedagogikoa eta eskoletan testigantza horiek duten hezteko potentzialtasuna. Gure herriaren etorkizunak, bizikidetzak, hezkuntza komunitateak ahalegina behar dute", gehitu du.

PROGRAMA

  • 9:30- 10:15: "Euskal autonomia-erkidegoan izandako esperientziak: "Adi-Adian modulua". Aintzane Ezenarro, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia
  • 10:00 -11:00: Homeroren testigantza bortizkeria-hiltzailearen aurrean. Juan Carlos Rodríguez Filosofia eta Hezkuntza Zientziaren Fakultateko irakaslea (UPV/EHU)
  • 11:00-12:00: Dolua, memorialak eta oroimen gatazkatsuak: Ondare zitalak kudeatzeko politikarantz. Cristina Sanchez-Carretero CSIC erakundeko ikertzaile titularra eta doluaren artxiboaren koordinatzailea.
  • 12:45-13:45 Mahai-ingurua: Giza Eskubideak, biktimen testigantza eta eskola. Maria Oianguren (Gernika Gogoratuz), Rosa Martínez (Aranzadi zientzia elkartea), Imanol Telleria (Donostiako Bakearen Etxea). Moderatzailea: Ana Eizagirre (UPV/EHU)