euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Informatika Fakultatean graduatu diren 118 ikasleei diplomak emateko ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/24 Noiz arte: 2014/11/25

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, urriaren 24an, 18.30etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio María Barriola Zentroko entzunaretoan, UPV/EHUko Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako, Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoko eta Informatika Ingeniaritzako Graduko 2013-2014 promozioko 118 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Kepa Sarasola Informatika Fakultateko dekanoa eta Jose Antonio Martínez Euskal Herriko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofizialeko lehendakaria izango dira.

Bestalde, Josu Waliño, 'PuntuEus Fundazioko' zuzendaria eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasle ohiak 'Internetik gabeko mundutik .EUS domeinuaren kudeaketara' izeneko hitzaldia eskainiko du.

Informatikan Ingeniaritzako XVI. promozioa 61 ikaslek osatzen dute, Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoko XII. promozioan 31 eta, Informatika Ingeniaritzako Graduko II. promozioan, berriz, 26 ikasle diplomatu dira.

Ekitaldian ikasleen familiakoak izango dira, eta bertan bi espediente onenei diplomak emango zaizkie: Informatika Ingeniaritzan Javier Albors Iruretagoyenari eta Informatika Ingeniaritzako Graduan Mikel Artetxe Zurutuzari.

Aldi berean, Alejandro Hernández Fernández Informatikan Ingeniaritza titulaziokoa sarituko dute ere enpresan eginiko Karrera Amaierako Proiektu onenagatik.

Bidenabar, Adrian Izquierdo Blancori BicBerrilan Saria emango zaio ustiapen komertzialerako aukera duen Karrera Amaierako Proiektuarengatik.

Ekitaldia amaitzeko, Musikeneko Roger Morelló biolontxelo-jotzailea arituko da.

Ekitaldi hau 'video Streaming' bidez zuzenean ikusi ahal izango da: https://ehutb.ehu.eus/1katea