euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Baga Biga Higa, lehen Laboaren aldarrikapena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/01/14 Noiz arte: 2015/01/28

Deskribapena

1969ko Baga, Biga, Higa izan zen Mikel Laboak jendaurrean kantatu zuen lehen lekeitioa. Berarekin abiatu zuen bere ildo aberats eta emankorrenaren ibilbidea. Gerora, hau bihurtu da atal honetako bere obrarik ezagunena.

Manuela Carretta dantzari italiarrak egindako Laboaren lekeitioen interpretazioaren hirugarren honek osatzen du Orreagarekin hasi (Fiorenzo Zancan-en bideo produkzioa) eta Gernikarekin jarraitu zuena (Irati Gorostidi).

Aurrekoak bezala, UPV/EHUko Laboa katedraren sustapenarekin ekoitzi da Baga Biga Higa, Irati Gorostidiren zuzendaritzapean.

Bideo-lanaren aurkezpena asteazkenean, urtarrilaren 14an, 11.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko 4. Ikasgelan, Donostian, izango da.

Parte hartzaileak:

  • Juan Kruz Igerabide, Mikel Laboa Katedrako zuzendaria
  • Irati Gorostidi, zuzendaria
  • Juan Gorostidi, ekoizlea