-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
-
Errenta handienak eta hezkuntza-maila altuenak dituztenen esku daude ibilgailu elektriko gehienak
-
IAZ: Erabaki akademikoetan bidelagun
"Cola! Poster Week" UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko kartelaren astearen hasiera
Noiz eta non
Noiztik: 2015/01/20 Noiz arte: 2015/01/28
Deskribapena
Asteartean, urtarrilak 20, 18:00etan, BilboArten (Urazurrutia 23, Bilbo), "Cola! Poster Week" UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearen kartelaren asteari hasiera emango zaio. Ideien transmisore eta arte jarduerak miatzeko eusgarri bezala aztertuko da kartel formatua ziklo honetan, ekimen teoriko eta praktikoen bidez. Urtarrilaren 30era bitartean burutuko dira ziklo hau osatzen duten hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta dokumental baten proiekzioa.
Guztira, hamahiru ekimen burutuko dira bost toki desberdinetan (Arte Ederren Fakultatea, BilboArte, La casa de artás, Belaza Gallery eta Los Cosmos) eta lau estudio ospetsuk (Münster Studio, La Familia Plómez, Do the Print eta Estudio Primo) parte hartuko dute. "Cola! Poster Week" ekimenean ikuspuntu desberdinetatik aztertuko da kartel formatua, hala nola, diskurtsoa eta orri zuria bezala, erretorikaren, publizitatearen, komunikazioaren edo propagandaren euskarri bezala, "statements"-en eramaile bezala, proposamen pertsonalen garapenerako bultzatzaile bezala, bitarteko bezala eta helburu bezala.
Informazio gehiago: http://dalecola.com/