euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Juan José Gómez Cadenas DIPCn

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/27

Juan José Gómez Cadenas Donostia International Physics Center (DIPC) izango da aste honetan eta hirian, ostegunean, hilaren 29ean, emango duen konferentzia publikoaz gain, mintegi zientifiko bat eskainiko du DIPCn, osturalean, hilaren 30ean. 

Paisaia neutrinoekin

Osteguna, urtarrilaren 29, 19:30h, Kutxa Andia Aretoa.

Gómez Cádenas irakasleak neutrinoz betetako paisaia aurkeztu eta partikula hauek izan ditzaketen erabilpen harrigarriak erakutsiko dizkigu, Hego Poloan kokatutako teleskopiotik hasi eta armategi nuklearren kontrola arte.

Informazio gehiago Paisaia neutrinoekin hitzaldiaren iguruan.

Paisaia neutrinorik gabe

Ostirala, urtarrilaren 30, 12:00h, Mintegi zientifikoa DIPCn.

2015ean, dozena erdi bat esperimentu habian dira edo azken prestaketak egiten datuak biltzen hasteko, Majorana neutrinoak aurkitu nahian. Talde selekto honetako partaide da NEXT esperimentua, Kanfrankeko Lurrazpiko Laborategian.

Informazio gehiagorako DIPC seminars. (Komunitate zientifikoari irekia )

Juan José Gómez Cadenas

Juan José Gómez Cadenas zientzialari, saiakeragile, zientzia dibulgatzaile eta nobelagilea da. Fisikaria izatez, zortzi urtez aritu zen CERNen lanean eta hainbat unibertsitate eta instituziotan lan egin du munduan barrena ikerlari bisitari moduan. Gaur egun, neutrinoen izaera ulertzeko esperimentu bat zuzentzen du Kanfrankeko Lurrazpiko Laborategian (LSC), unibertsoko materia iluna osatu lezakeen osagaiaren bila. Eszedentzian dagoen Fisika atomiko eta nuklearreko katedraduna, CSICeko ikerketa irakaslea da eta Neutrinoen Fisika Taldeko zuzendaria Fisika Korpuskularreko Institututoan, Balentzian.

Faster than light - blog zientifikoa Jotdown -en
@JuanJoseGomezC1