euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Udaberriko XIII. Lasterketaren aurkezpen-ekitaldia

Noiz eta non

2015/03/06 2015/03/06

Deskribapena

Ostirala, martxoaren 6an, 12.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan, Donostian, UPV/EHUk eta Donostiarrak ATk antolaturiko Udaberriko XIII. Lasterketaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoa egingo da.

Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jose Luis Almandoz Donostiarrak ATko presidentea ekitaldiaren buru izango dira.

Ekitaldian 1 zenbakidun dortsalak banatuko dira; Xabier Euskitze kazetari eta bertsolariari zein Nerea Amilibia korrikalariari.

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketaren hamabigarren edizioak bi proiektu solidario lagunduko ditu, beraz 0 zenbakidun dortsal bi eta laguntza ekonomiko bana ere banatuko zaizkio Asociación de Esclerosis Múltiple eta Banco de Alimentos de Gipuzkoa elkarteei.

 

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 15ean, 09.45etan, ospatuko da, irteera eta amaiera Gipuzkoako Campusean izanez. Lasterketak bi mila hartzaile izatea du helburu nagusia. Hauek Donostiako gune esanguratsuenetatik korrika egingo dute, 10.000 metro egin arte.
 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa