-
Unibertsitate irakasle izateko deialdia ireki du gaur EHUk
-
EHUpodcast: Material naturalen iraultza
-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Gure Batxilergoko sari bereziak
-
Bengoetxea: «Lorpenez betetako urtea izan da eta negoziazioa ezinbestekoa izango da etorkizunean bide beretik jarraitzeko»
ABIATU programaren bigarren deialdia
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/02/10
Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloia aukeratu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ABIATU programaren bigarren deialdiko saio presentzialerako. Unibertsitateko laguntzaile doktore gisako kontratua sinatu berri duten irakasleei zuzenduta dago programa, eta irakasle horiek EHUn egiten dituzten lehendabiziko urratsetan laguntzea eta gidatzea du helburu, zehazki, irakaskuntzarekin lotutako gaietan.
Deialdi honetan, 33 pertsonak baliozkotu dute ABIATU prestakuntza, eta, online prestakuntza egin ondoren, 49k hartu zuten parte Arabako Campusean egin zen aurrez aurreko saioan. Saio horretan, irakasle berriek garapen profesional akademikoari buruz hausnartzeko aukera izan zuten, irakasle rolean arreta jarriz. Parekoen arteko hausnarketa izan zen, jakintza arlo desberdinetako irakasle adituekin partekatutakoa. Guztira, 82 pertsonak lortu dute ABIATU ziurtagiria bigarren deialdi honetan.