Adimen Artifizial eta Hizkuntzaren Teknologiako HiTZ Katedraren aurkezpen ofiziala
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/09/19, 11:45
Kokapena
Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostiralean, irailaren 19an, 11:45etatik aurrera, Donostiako Miramar Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Adimen Artifizial eta Hizkuntzaren Teknologiako HiTZ Katedraren inaugurazio-aurkezpen ofiziala izango da.
Adimen Artifizialaren Estrategia Nazionalaren (ENIA) barnean, bere esparruko Espainiako katedra bakarra da, eta EHUko lau ikerketa-taldeek, Avature enpresak eta Orai NLP, Ikerlan, MasOrange, Multiverse edo Tecnalia bezalako erakunde kolaboratzaileek osatzen dute.
Aurkezpen ekitaldian María González Veracruz Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkariak, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak, Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburuak eta Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak parte hartuko dute.
Lengoaiaren teknologia giza hizkuntza ulertu eta interpreta dezaketen algoritmoen eta sistemen garapenean oinarritzen den Adimen Artifizialaren eremua da. Arlo hau iraultza bat gidatzen ari da IAren barruan, gizartea aldatzen ari diren aplikazioekin, hala nola: itzulpen automatikoa, ahots bidezko elkarrizketa-sistemak, edo Latxa bezalako chatbot sistema generatiboak, euskararentzat inoiz sortu den hizkuntza-eredurik handiena eta Hitz Zentroak garatua.
Testuinguru horretan, EHUko HiTZ Katedrak asmo handiko programa bat aurreikusten du euskal unibertsitate publikoak hizkuntzaren teknologian duen lidergoa indartzeko eta Euskadi arlo horretako abangoardia teknologikoan kokatzeko, besteak beste ikerketa, prestakuntza espezializatua, industriarekiko lankidetza eta gizarte-kontzientziazioa sustatuz.
PROGRAMA
11:30: Argazki instituzionala.
11:45: Irekitze instituzionala
Ongietorria, honako hauen esku-hartzeekin:
- Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusia.
- Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua.
- Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektorea.
- María González Veracruz, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu idazkaria.
12:15: Katedraren aurkezpen ofiziala
- Katedraren aurkezpena: zuzendaria, Aitor Soroa, EHUko Informatika Fakultateko irakaslea, IXA ikerketa-taldeko kidea.
- Avature enpresaren esku-hartzea, Luis Gasco Avature-ko lengoaia naturalaren prozesamenduan ingeniari ikertzailearen eskutik.
- Mikel Artetxe, Rekaren sortzaileetako bat, IXA taldeko kidea eta Hitz Zentroko kolaboratzailea, hizkuntza naturalaren prozesamenduan eta ikaskuntza automatikoan erreferentea.
13.15: Mahai-ingurua: “Adimen artifiziala eta hizkuntzen teknologiaren enpresan”
Parte-hartzaileak:
- Aitzol Astigarraga (Orai NLP)
- Josu Bilbao (Ikerlan)
- Iraia Ibarzabal (Multiverse Computing)
- Joseba Laka (Tecnalia)
- Alberto Pozo (Masorange)
Moderatzailea: Gorka Azkune (HiTZ)