Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Graduazioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/05/22, 18:00
Kokapena
Areto nagusia - Vitoria-Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak 2023/2024 ikasturtean ikasketak amaitu zituzten ikasleak graduatzeko ekitaldia egingo du. Ekitaldian, ikastegiak irakasten dituen gradu, gradu bikoitz eta masterreko promozioei diplomak emango zaizkie, bai eta espediente onenei diplomak ere. Hauez gain, saria ere emango zaio iraunkortasunaren arloko gradu amaierako lan onenari.
Ekitaldian izango dira Marian Iriarte Ormazabal, UPV/EHUko 7. Harreman Instituzionaletarako eta Kulturarako errektoreordea, Saray Zárate, Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasuneko foru diputatua, Sonia Díaz de Corcuera, Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia, Zuriñe Gómez de Balugera, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, eta Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa.
Francisco Javier Forcada, fakultateko Arabako ataleko dekanorde koordinatzailea, izango da zeremonia maisu, eta eskola magistrala Alba Solloa promozioko amabitxiak, Gasteizko Renta4 bankuko zuzendariak, izango du.