euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Arabako Campuseko Hezkuntzako ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/12/01

Arabako Campuseko Hezkuntzako ikasleen graduazioa | Argazkia: Nuria González. EHU.

Letren Fakultateko Areto Nagusian egin zen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza Graduen 12. promozioaren graduazio ekitaldia.

Ekitaldiaren buru izan ziren Ixone Fernandez de Labastida Medina Arabako Campuseko errektoreordea eta Julio Calleja González Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa. Diplomak graduatutako ikasleei eman aurretik, Txabi Arnal Gil Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasleak, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko kideak, hitzaldi bat eman zuen.

Ekitaldia baliatu zen ere titulazio bakoitzeko espediente onena duten ikasleei aipamen bereziak emateko.

Promozio honetan 131 ikasle graduatu dira. Horietatik 49k Haur Hezkuntzako graduan egin dute, eta 82k Lehenengo Hezkuntzakoan (64 euskaraz eta 18 hirueledunean).