Abuztuan hasiko da Gipuzkoako Campuseko pabiloien eraisketa
Orubeak hartuko du ikasleen egoitza berria
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/07/30
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gipuzkoako Campusean, Donostian, eraikiko duen egoitza berria eraikitzeko lanak hasiko da datorren hilean. Horretarako, lehenengo eta behin campuseko pabiloiak eraitsi behar dira, alegia, egoitza berriak hartuko duen azaleraren zati bat hartzen dutenak. Egoitza Manuel de Lardizabal pasealekuaren eta Berio pasealekuaren artean egongo da, Agud Querol unibertsitate-egoitzaren, Zuzenbide Fakultatearen eta Ignacio Mª Barriola zentroaren artean. Zutik dauden pabilioien eraisketa abuztuan hasiko da. unibertsitate-egoitzaren, Zuzenbide Fakultatearen eta Ignacio Mª Barriola zentroaren artean.
Eraikin berriak 8000 m² ditu, eta 5 eta 6 solairuko hiru bolumenek osatuko dute. Hiru eraikin horietan 250 logela inguru egongo dira, hainbat motatakoak, banakako sukaldearekin eta doktoratu ondoko ikertzaileentzako hamar bat apartamentu txikirekin.
Sarrera nagusia Berio pasealekurantz egongo da, eraikinaren ipar-mendebaldeko muturra zeharkatzen duen arkupe ireki batetik. Beheko solairuan egongo dira kafetegia, gune komunak, coworking-gunea eta EHUrentzat erreserbatutako 300 m² espazioa. Azken solairuan, campusera begira dagoen bolumenean, solariuma eta gimnasioa jarriko dira.
Egoitza berri horrek graduko eta graduondoko ikasleen bizitoki-eskaera handiari erantzungo dio, eta gelen % 85 erreserbatuko da ikasleentzat. Gainerako erabiltzaileak nazioarteko ikasleak, irakasle eta ikertzaile bisitariak eta unibertsitate-munduari lotutako bestelako pertsona egoiliarrak izango dira.