euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Antzerkia: Arrabaladas

Noiz eta non

2022/04/07, 18:30

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, apirilaren 7an, 18.30etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko areto nagusian, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren antzerki taldeak ‘Arrabaladas. Una degustación de escenas de Fernando Arrabal’ izeneko antzezlana taularatuko du, Oscar Arzaizen zuzendaritzapean. Jarduera Gipuzkoako EHUkulturak antolatu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean.

Sarrera irekia da, eta edukina mugatua du.

Laburpena: “Fernando Arrabal antzerkigile, poeta, eleberrigile, saiakeragile eta sortzaile plastikoa da. Melillan jaio zen 1932an. Fernando Arrabal Ruiz aita errepublikazale tenientea izan zen, eta 30 urteko espetxealdia ezarri zioten Gerra Zibilean. Bere lanak, egoera horrek eraginda, ikusleari hainbat gai zalantzan jartzea eragin nahi dio: gerra, politika, erlijioa, familia-ereduak eta ezkontza tradizionala, sexua eta sexualitatea, matxismoa, askatasuna... Horretarako umore zentzugabe, latz, gordin eta probokatzaileaz baliatuz, aurrez pentsatutakoa gainditu nahi izateak Espainian gehien ordezkatzen den eta nazioartean oihartzun handiena duen egile nazional bihurtu du.

Muntaia honekin, bereziki kritikoak eta bere garaira aurreratuak iruditzen zaizkigun eszena ezberdinak eszenatokian jartzea da gure helburua. Ikuslea gonbidatzen dugu bere umore berezia eta hainbeste menderatzen duen perspektiba garratz hori ezagutzera. Munduan zehar bidaiatzeko, 50eko hamarkadatik gaur egunera arte beren jarduera profesionalaren eta sortzailearen faseak irudikatzen dituen obraren dastaketa eskaintzen dizuegu. Benetako delicatessen bat. Gustatzen zaizkizu?”.