-
Ama izateak eragin handiagoa du osasunean aita izateak baino
-
EHU sinkrotroi teknologiaren potentziala aztertzen ari da ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko
-
Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa Taldeentzako laguntzen ebazpena: eztabaidarako elementu batzuk
-
Nutrizio heziketak osagarrien eragina biderkatzen du
-
Bizkaiko Esperientzia Geletako mikrokredentzialek harrera bikaina izan dute
Arte erromanikoari buruzko Arabako VII. jardunaldiak
Noiz eta non
2024/05/08, 19:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Asteazkenaz, maiatzak 8, 19:00etan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean (Areto Nagusia), Vitoria-Gasteizen, arte erromanikoari buruzko Arabako VII. Jardunaldiak egiten jarraitzen dute. Oraingoan, aukeratutako leloa ‘Cluny: Europako erromaniko baten hedapena’ izan da.
X. mendearen hasieran sortua, Cluny berehala bihurtu zen Europako berrikuntza espiritual eta artistikoaren gune handiena Erdi Aroan, arte erromanikoaren transmisio eta bultzatzaile nagusia izan zelarik.
Asteazken honetako hitzaldiak ‘Priorerri klunitar batean agertutako Erdi Aroko materialtasuna: Carrioneko San Zoilon egindako aurkikuntzak 30 urtetan’ du izena eta Zoilo Perrino Díezek (Cluny Ibérica) emango du.
Saio guztiak 19:00etan izango dira, UPV/EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian. Sarrera librea eta doakoa izango da.