euskaraespañol

Redes sociales campusa

Kongresua Nazioartekoa

Bilbo elkarrizketa-sistema artifizialen epizentro bihurtuko da IWSDS 2025 kongresuarekin

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/05/27 Noiz arte: 2025/05/30, 09:30 - 14:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Maiatzaren 27tik 30era, Bilbok ‘International Workshop on Spoken Dialog System Technology‘ (IWSDS 2025) hartuko du, adimen artifizial elkarrizketatzaileari, ahots-teknologiei eta elkarrizketa-sistemei buruzko nazioarteko kongresu zientifiko nagusietako bat. 

Lau jardunalditan zehar, mundu osoko unibertsitateetako, zentro teknologikoetako eta enpresetako ikertzaileek azken aurrerapenak partekatuko dituzte: laguntzaile birtualetan, interakzio multimodalean, eredu sortzaileetan, irisgarritasun digitalean eta teknologia elkarrizketatzaileen diseinuan etikaren aplikazioan. 

Kongresua asteartean, maiatzaren 27an, hasiko da Bizkaia Aretoko harrera-ekitaldiarekin (Welcome Reception). Bertan parte hartuko du Eider Inunciaga, Bilboko Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Parte-hartzea, eta 2030 Agenda arloetako zinegotzi ordezkariak. 

Hala ere, une garrantzitsuena asteazkena, maiatzak 28 izango da, Roberto Pieracciniren hitzaldiarekin. Pieraccini mundu mailako erreferentea da elkarrizketa-sistemetan. Google Assistant-eko hizkuntza naturalaren prozesamenduko taldeko Ingeniaritza zuzendaria izan zen eta gaur egun Uniphore enpresako presidenteorde eta zientzialari burua da, bertan Adimen Artifizial arloko I+G taldea zuzentzen du. Bere hitzaldian, interfaze adimendunen garapeneko orainaldiko eta etorkizuneko erronkak  aztertuko ditu, eta komunitate zientifiko eta teknologikoak asko espero duen esku-hartzean. 

Kongresuko programa osoa, hizlariak, tailerrak eta izen-emate aukera dagoeneko kontsulta daitezke IWSDS 2025 webgune ofizialean


Honen harira