euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Liburu aurkezpena: ‘Burundako hiztegia’

Noiz eta non

2022/07/21, 19:00

Kokapena

Altsasu (Nafarroa)

Deskribapena

Ostegunean, uztailaren 21ean, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxean (Foruen enparantza, Altsasu, Nafarroa), Koldo Zuazo Zelaietak ‘Burundako hiztegia’ liburua aurkeztuko du. Lana Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu du:

“Burunda eskualdea Nafarroako mendebalean dago, Arabaren eta Gipuzkoaren mugan. Sei herri dira: Ziordia, Olatzagutia (Olazti), Altsasu, (hauxe da herri nagusia?), Urdiain, Iturmendi eta Bakaiku. Bere kokagunea dela eta, hango hizkera hiru alderdietatik elikatu da: Nafarroatik, Arabatik eta Gipuzkoatik. Badira, gainera, han sortutako hitz bereziak eta baita han gordetakoak ere. Ondare lexiko horren zati esanguratsu bat bildu da hiztegi honetan: 3.941 sarrera dakartza, 1.446 azpisarrera, 75 esamolde eta 46 esaera eta esaera zahar.

Koldo Zuazo Zelaieta (Eibar, Gipuzkoa) beste zenbait alderditan ere ibili da hiztegiak osatzen: ‘Deba ibarretik Euskararen Herrira’ (Badihardugu: 2002); ‘Arabako euskara’ (Elkar: 2012); ‘Mailopeko euskara’ (UPV/EHU: 2013); ‘Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara’ (UPV/EHU: 2016); ‘Mendebaleko euskara’ (Elkar: 2017); ‘Sarako euskara’ (UPV/EHU: 2018) eta ‘Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara’ (UPV/EHU: 2021) argitaratu ditu.”