-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
Climathon Eibar aktibista bila ari da krisi klimatikoari aurre egiteko
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2023/10/11
Urriko azken asteburuan (urriaren 27, 28 eta 29an) planetaren etorkizuna aldatzen hasteko aukera duzu, CLIMATHON EIBAR jardunaldian parte hartuz UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibar).
Klima-aldaketa errealitate bat da eta ez da gelditzen.
Urtetik urtera nabaritzen eta pairatzen ditugu ondorioak.
Premiazkoa da jardutea eta beharrezko aldaketaren parte izatea. Baita gure lurraldetik ere.
Climathon Eibar jardunaldian etorkizuna aldatu nahi duten ekintzaileen bila gabiltza. Aldaketaren parte izan nahi baduzu, hartu zure etorkizunaren kontrola eta etorri mundu osoan mobilizatzen ari den komunitatearen parte izatera.
Aurrekoetan bezala, lan handiko asteburua izango da; parte hartzaileek, taldetan antolatuta eta adituen laguntzarekin, irtenbideak eta alternatibak proposatuko dituzte unibertsitateak berak, enpresek eta erakunde publikoek aurkeztutako errenkoen aurrean, klima- eta energía-krisiaren ondorioei aurre egiteko-
Hau da zure momentua!
Izen-ematea eta informazio gehiago: http://climatoneibar.org/es/home
Climathon Eibarren izango gaituzu zain urriaren 26an (inaugurazio-ekitaldia 16:30etan), 27an, 28an eta 29an.