euskaraespañol

Redes sociales campusa

Bikaintasun eta berrikuntzagatik nabarmendu diren ingeniaritzako ikasleei ematen zaizkie COIIA sariak

EHUko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleek eraman dituzte garaikur gehienak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/02/18

Arabako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialak antolatutako 2026 Enplegu Foroko parte-hartzaileak

Arabako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialak (COIIA) GRAL onenarentzako eta MAL onenarentzako sarien hirugarren edizioa egin du, ingeniaritzako ikasleen ahaleginari, bikaintasun akademikoari eta berrikuntzari aitorpena egiteko. Berrikuntza, digitalizazio maila handia eta jasangarritasunarekiko konpromiso argia agertzeagatik nabarmendutako lanak saritzen dira lehiaketa honetan.

Deialdia zuzenduta egon da Arabako ingeniaritzako gradu eta masterretan matrikulatuta dauden ikasleei nahiz beste lurralde batzuetan ikasten ari diren ikasle arabarrei, eta 2023/2024 edo 2024/2025 ikasturteetan defendatutako lanak aurkez zitezkeen.

Edizio honetako zazpi sarietatik sei Euskal Herriko Unibertsitateko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleek eskuratu dituzte. Honako hauek izan dira saridunak:

  • GRALik onena: Álvaro Acera (Ingeniaritza Mekanikoko eta EAZko Gradua)
  • Ohorezko aipamena GRALean: Ander Federico Sánchez Basoco (Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua)
  • Ohorezko aipamena GRALean: Ninbe Urtxegi Urra (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua)
  • MAL onena: Jokin Uralde Arrue (Industriara Bideratutako Adimen Artifiziala eta Ordenagailu bidezko Ingeniaritza Masterra)
  • Jasangarritasun proposamenik onena: Juan Pablo Maroto Herrera (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua)
  • Berrikuntza proposamenik onena: Markel Erauzquin del Río (Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua)

Sari banaketa 2026ko Enplegu Foroan izan zen. Ekitaldian aitorpena egin zaie irabazleen talentu eta sormenari, eta ingeniaritzaren arloan berrikuntza eta jasangarritasuna bultzatzeko erakutsi duten konpromisoari.