euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hitzaldia

Dibulgazio-hitzaldia: Psikologia konparatua. Beste espezie batzuen bidez elkar ulertzea

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/09/30, 16:00

Kokapena

Areto nagusia - Psikologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20080- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Urriaren 1etik 3ra, Donostiako Miramar Jauregian, ospatuko den Espainiako Psikologia Konparatuko Elkartearen (SEPC) Nazioarteko XXXV. Kongresuaren baitan, jarduera osagarri gisa, kongresua hasi aurreko egunean, irailaren 30ean, 16:00etan, ‘Psikologia konparatua: beste espezie batzuen bidez elkar ulertzea’ dibulgazio-hitzaldia egingo da EHUko Psikologia Fakultateko Areto Nagusian, Donostian, ekitaldiaren programa ofizialean sartuta.

Jarduera hau irekia da eta bere helburua da Psikologia Fakultatean eta beste unibertsitate batzuetan arlo honetan egiten den ikerketa-lana ezagutaraztea eta ikusaraztea, lan-ildo nagusiak ikasleei eta, oro har, gizarte osoari hurbilduz. Hala, zientzia- eta gizarte-balio handiko prestakuntza-esperientzia bat izateko aukera erraztuko da, eta unibertsitateko ikerketaren eta gure ingurunearen arteko lotura indartuko da.