-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
Gaixotasun azaleratuak
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/31 Noiz arte: 2015/03/30
Deskribapena
Asteartean, martxoak 31, 19:30ean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Hitzaldi Aretoan (Hurtado de Amézaga kalea, 6. Bilbo) UPV/EHuko irakaslea eta Medikuntza Historiaren Euskal Museoaren zuzendaria Anton Erkoreka Barrenak "Gaixotasun azaleratuak. Tropikalak, kulturalak, minbizia eta ingurumen-kutsadura" hitzaldia eskainiko du.
XX. mendearen bigarren erdian, gaixotasun infekziosoak (izurria, kolera, tuberkulosia, etab.) desagertu eta gero, patologia kardiobaskularrak eta minbiziek hartu zuten protagonismoa. Alabaina, gaur egun, patologia berriak ari dira azaltzen (hiesa, gaixotasun tropikalak, ebola…); berrazaleratuak ere (tuberkulosi erresistenteak); etiologia berriekin (behi eroak); osagai kultural eta mediatiko handiarekin (anorexia). Europan, minbiziak nabarmen egin du gora, neurri batean, bizi garen ingurunearen kutsaduraren eraginez (pestizidak, bisfenol A, amiantoa, diesela, uhin elektromagnetikoak, produktu kimikoak, etab.). Zenbait kontzeptuk, hala nola, "aztoratzaile endokrinoak" delakoak, gertatzen ari diren aldaketetako batzuk ulertzen laguntzen digute.