euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kynodontas-Dogtooth filma proiektatuko da

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/14 Noiz arte: 2015/04/07

Deskribapena

Asteartean, apirilaren 14an, 17.00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen Gradu Aretoan, Yorgos Lanthimosek zuzendutako eta Christos Stergioglou, Michelle Valley eta Aggaliki Papoulia aktoreak protagonista dituen Kynodontas-Dogtooth (2009, Grecia), filma proiektatuko da. Emanaldiak Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak Cinema extremo II aldiaren baitan antolatu du.

Laburpena: Hiru seme-alaba dituen bikote ezkondu bat hiri baten kanpoaldean bizi da. Seme–alabak ez dira etxetik inoiz irten eta gurasoek hezten dituzte haientzat egokienak diren metodoak erabiliz, kanpoko inolako eraginik gabe. Hegazkinak jostailuak direla uste dute eta itsasoa aldiz, larruz estalitako aulki mota bat.

Sarrera librea da.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa