euskaraespañol

Redes sociales campusa

Hezkuntzari eta katolizismoari buruzko nazioarteko mintegia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/02 Noiz arte: 2015/06/01

Deskribapena

Ekainaren 2tik 5era, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroko 1 eta 2 ikasgeletan, Donostian, Educación y Catolicismo: 50 años después del Vaticano II (1962-1965). Un encuentro trasnacional interdisciplinar mintegia egingo da. (Kanadako Gobernuko Social Sciences and Humanities Research Council kontseilua) SSHRCko  Connection Grant programak babestu du.

Vatikanoko II. Kontzilioak 50 urte bete dituela eta, nazioarteko mintegi hori antolatu dute bi ikerketa taldek: alde batetik, Rosa Bruno doktoreak eta James Scottok koordinatutako Theory and History of Education International Research Group taldeak, Queenseko Unibertsitatekoak (Kanada), eta, bestetik, Paulí Dávilak koordinatutako Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldeak (Garaian-UPV/EHU). Hainbat herrialdetako hogei bat akademiko bilduko dira (besteak beste, Frantziakoak, Kanadakoak, Txilekoak, Erresuma Batukoak eta Estatu Batuetakoak), eta helburua da 1960tik aurrera hezkuntza katolikoan izandako aldaketa eta konfigurazio historikoak aztertzea.

Mintegiaren lau egunetan, ikertzaileek beren azterlanak partekatu eta lan lerro bateratuak ezarriko dituzte. Gero, topaketa horren ondorioak nazioartean izen handia duen University of Toronto Press argitalpenean kaleratuko dituzte.

Horrez gain, mintegian zenbait ekitaldi publiko egingo dira: besteak beste, bi hitzaldi ireki emango dira (Teaching Congregations and Vatican II eta bestea Curriculum, Citizenship, and Catholic Education after Vatican II) eta Teacher Education in a Transnational Worldliburua aurkeztuko da.

Bestalde, ekainaren 2tik 5era, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan, Experiencing the Catholic Faith erakusketa ikusi ahalko da; eskola erlijiosoetako irakasle eta ikasleek eginiko eskulturak eta margolanak biltzen ditu.