euskaraespañol

Redes sociales campusa

Unibertsitate irakasle izateko beste deialdi bat ireki du EHUk

87 plaza eskaintzen dira, 6 urterako kontratuekin

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/06/25

Irakasle Laguntzaile Doktore aritzeko 87 plaza eskaini ditu Euskal Herriko Unibertsitateak, eta 6 urteko iraupena izango dute kontratuek. Uztailaren 10era arte egongo da eskabidea egin eta dokumentazioa aurkezteko epea. Plaza, prozedura eta dokumentazioari buruzko informazioa hemen ikus daiteke. 

Aurtengo bigarren da hau, eta lehenean bezala,  lehen deialdia egin berri du EHUk, Irakasle Laguntzaile Doktore (ILD) aritzeko. Gehienak plaza elebidunak dira: euskaraz eta gaztelaniaz aritzeko dira 77 plaza. Beste 8 plaza hiru hizkuntzatan aritzeko lirateke: euskara, gaztelania eta ingelesa. Beste plaza bat ingeles eta gaztelaniakoa da, eta azkena euskara, gaztelania eta frantsesekoa da.  

Eskainitako plazak 44 jakintza arlotakoak dira, eta hiru campusetan daude: 45, Bizkaian; 21, Gipuzkoan eta 21, Araban. Horietako plaza batera aurkezteko ezinbesteko baldintza doktore izatea da.  

Hala, dei berezia egin nahi zaie tesia irakurri berri edo doktoretza orain 2-3 urte atera dutenei; izan ere, eskainitako plazak 6 urteko kontratuak dira eta behin akreditazioa lortuta, dagokion Enplegu Eskaintza Publikoaren barruan sartzeko aukera legoke eta lanpostu egonkortu. Soldatari dagokionez, 36.410,84 eurokoa da urteko soldata gordina. 

Jarraian, hiru lurraldeko campusetan egiten den lan eskaintza: 

BIZKAIA 45
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea 2
Bilboko Hezkuntza Fakultatea  4
Bilboko Ingeniaritza Eskola  11
Zientzia eta Teknologia Fakultatea  5
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea 4
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea  9
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea  9
Arte Ederren Fakultatea  1

 

GIPUZKOA 21
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola  6
Zuzenbide Fakultatea  2
Kimika Fakultatea  1
Informatika Fakultatea  6
Psikologia Fakultatea 1
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa 3
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea  2

 

ARABA 21
Vitoria-Gasteizeko Ingeniaritza Eskola  6
Farmazia Fakultatea  5
Letren Fakultatea  5
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea  5