euskaraespañol

Redes sociales campusa

John C. Polanyi Nobel Sariaren hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/24 Noiz arte: 2015/06/19

Deskribapena

Asteazkena, ekainaren 24an, 19:30, Kutxa Andia Aretoan, Donostian, John C. Polanyi Kimikako Nobel Sariak hitzaldi publiko bat eskainiko du: ‘How discoveries are made and why it matters'. Hitzaldia UPV/EHUko Uda Ikastaroen barnean Donostia International Physics Center-DIPCk antolatutako 15th International Conference on Vibrations at Surfaces kongresuaren baitan kokatzen da eta hiritar nahiz hiritar guztiei zuzentzen zaie. Hitzaldia ingelesez izango da eta aldibereko itzulpena izango du euskara eta gaztelaniara.

Kimikako Nobel SariaTorontoko Unibertsitateko laborategietako baten arduraduna da. Bertan, ikasle talde batekin batera, erreakzio kimikoak aztertzen ditu molekulaz molekula. Hitzaldi honetan, ikerketa honetan murgiltzera nola iritsi zen eta garrantzitsua zergatik izan beharko lukeen azalduko digu modu erraz batean. Gizaki guztiak esploratzaileak dira; zerk bereizten du komunitate zientifikoa? Zein lezio jaso ditzake gizarteak zientzialariengandik? Eta gauza guztien gainetik, zein da zientzialariek gizartearekiko duten arduna?

John C. Polany Manchesterreko Unibertsitatean eta Princeton Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gaur egun, Torontoko Unibertsitateko Kimika Departamentuko kidea da. Bere ikerketa erreakzio kimikoetan ematen diren mugimendu molekularretan oinarritzen da, eta horregatik, Kimikako Nobel Saria jaso zuen 1986an. Polanyi Kanadako Lehenengo Ministroaren Zientzia eta Teknologia Kontseilu Betearazlean aritu da eta Zientzia Molekularren Institutuan eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuan aritu da aholkulari. Canadian Pugwash Group-en sortzaile presidentea izan zen eta besteak beste, politika zientifiko, armen kontrola eta bakearen mantentzeari buruz idatzi du. Nobel Sariaz gain, sari eta ohore garrantzitsu asko merezi ditu; horien artean, Henri Marshal Tory Domina (1977), Londresko Errege Elkartearen Errege Domina (1989) eta Kimikako Wolf Saria (1982).