euskaraespañol

Redes sociales campusa

Bisita Lezetxiki aztarnategiko kobara (Arrasate)

Noiz eta non

2015/07/20 2015/07/20

Deskribapena

Astelehena, uztailaren 20ean, Hedabide eta autoritateen bisita egingo da Lezetxiki aztarnategiko kobara (Arrasate). Topalekua: 10:30etan Arrasateko Garagartza Plazan. Aztarnategiko zuzendariak aurtengo kanpainari buruzko informazioa emango du. Aurtengo kanpaina 20. izanik.

Bisitan egongo dira:

  • María José Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria
  • María Ubarretxena, Arrasate Udaleko alkatea
  • Juan Ramón Mendieta, Arrasate Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzia
  • Alvaro Arrizabalaga, Indusketako zuzendaria (Aranzadi Zientzia Elkartea) eta UPV/EHUko irakaslea

Lezetxiki, Labeko Kobarekin batera, Gipuzkoako Arrasate herrian dagoen kobarik garrantzitsuena da. 1956.urtean eta 1968.urtean lehen aldiz industua Jose Miguel Barandiaranen eskutik. Gaur egun eta 1996.urtetik aurrera Alvaro Arrizabalaga Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak zuzentzen du.

Koba honetan aurkitutako aurkikuntzen artean:

-Paleolito garaiko Homo Heidelbergensis espeziearen emakume baten besahezurra aurkitzen da.

- Erdi Paleolito garaiko Homo Neanderthalensis baten aurreko eta atzeko hagin bat eta zintzilikario bezala erabilitako maskor bat.

- Homo Sapiens baten masaihezurraren zati bat.

-Animali desberdinen hezur aztarnak: Oso deningeri, Kobazuloetako hartza, Megaloceros giganteus, Panthera leo spelaea.