euskaraespañol

Redes sociales campusa

XI. Museoen Kongresuaren irekiera

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/22 Noiz arte: 2015/10/20

Deskribapena

Osteguna, urriak 22, 9.30etan, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian, ‘Oroimenen museogintza: gatazken ondaregintza eta errepresentazioa' izeneko XI. Kongresuaren irekiera-ekitaldia izango da.

Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Xabier Etxague, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Maria Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria
  • Miren Azkarate, Donostiako Udalaren Kultura zinegotzia
  • Mertxe Urteaga, Irungo Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria


UPV/EHUko Baloreen Filosofia eta Giza Antropologiaren Sailak, Irungo Oiasso Erromatar Museoaren, San Telmo Museoaren, UQAM-Laboratoire d' histoire et de patrimoine de Montréal-aren, Bartzelonako Unibertsitatearen, Les Musèes de la Civilisation de Quebec-aren eta Université Tolousse III Saul Sabatier-ren laguntzaz, antolatzen du kongresua.

Jarduera bi egunetan zehar luzatuko da: lehengoa, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean izango da (urria 22); bigarrena aldiz, San Telmo Museoan (urria 23). Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.