euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Donostiako Enpresa Ikasketen diploma banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/17 Noiz arte: 2015/12/14

Deskribapena

Osteguna, abenduaren 17ean, 18.00etan, Donostiako UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradudunen III. promozioari agur esateko ekitaldia egingo da. Guztira 136 ikasleek jasoko dute diploma.

Ekitaldian buru izango dira: Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Jose Maria Beraza, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendaria; eta, Itziar Azkue, ikastegi horretako Praktika eta Enpresekiko harremanetarako zuzendariordea.

Bertan ikasleen familiartekoak eta lagunak izango dira eta bertan hitz egingo du 2014-2015 promozioko espediente hoberena izan duen Idoia Goenaga ikasleak. Era berean, ekitaldian omenduko dituzte: Eduardo Malagón, Eduardo San Miguel eta Francisco Javier Villalba, 25 urtetan zehar UPV/EHUn emandako zerbitzuengatik; eta Goiko-Auto S.A. Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Ekitaldiaren musika emanaldia UPV/EHUko Abesbatzaren eskutik izango da.