euskaraespañol

Redes sociales campusa

Errobotika eta eraikuntza uztartu daiteke?

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/09 Noiz arte: 2016/02/05

Deskribapena

Asteartea, otsailak 9, 15:00etan, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren A2.1 gelan, Donostian, Thomas Bock TU München unibertsitateko katedradunak hitzaldi bat eskainiko du. Bertan Thomas Bockek haren esperientzia azalduko du errobotika eta eraikuntza uztartzeko saiakeraren alorrean. Jarduera ikastegiko Josemi Rico eraikuntza-irakasleak eta Kepa Iturralde ikerlari eta doktoregaiak antolatu dute.

Ingelesez izango da hitzaldia.

Sarrera irekia da.