-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
Geneak nahieran aldatzeari buruzko hitzaldia Zientziatekan
Noiz eta non
Noiztik: 2016/03/09 Noiz arte: 2016/03/07
Deskribapena
Asteazkenean, martxoak 9, 19:00etan, Azkuna Zentroko Bastida aretoan (-2 solairua), Koldo Garcia biologo konputazionala eta UPV/EHU eta Biocruceseko ikertzaileak hitzaldia eskainiko du 'Geneak nahieran aldatzea, etorkizuneko botika?' izenburupean.
Euskaraz izango de hitzaldi honetara joateko gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doakoa da.
Koldo Garciak aztertuko du ea posible al den gure geneak komeni zaigun bezala eraldatzea. 2015ko zientzia-albiste garrantzitsuenen artean CRISPR teknika izan dugu. Honen bitartez DNA sekuentzia bat, adibidez gene bat, berridatzi daiteke. Teknika honen gaitasunari esker gene bat aldatu edo itzali daiteke eta bere akatsak konpondu. Behin betiko lanabes genetikoa al da, ala agindutakoa beteko ez duen teknika berria?
Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.