-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Simulagailu kuantikoak diseinatzeko bide berriak zabaldu dira
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
‘Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresua
Benetan behar dugun prozesu penala
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/15 Noiz arte: 2016/04/14
Deskribapena
Ostirala, apirilaren 15an, 9:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, ‘Benetan behar dugun prozesu penala' izenburupean hitzaldia eta mahai-ingurua izango da. Jarduera ikastegiko Zuzenbide Publikoa Sailak antolatu du.
UPV/EHUko Zuzenbide katedradun Iñaki Esparza Leibarrek lehen hitzaldia eskainiko du. Honek hiru ardatz nagusi izango ditu: batetik, prozesu penalaren sofistikazio eta espezializazioa; bestetik, ordainsari-justiziatik berreskuratze justiziara; eta azkenik, trantsizio-justizia. Jarraian, 10:00etan, Castelloko Jaime I unibertsitateko katedradun Juan Luis Gómez Colomerrek hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘El proceso penal que realmente necesitamos'. Mahai-inguru batek jarduerari amaiera emango dio. Hasera 10:45etan izango da.