euskaraespañol

Redes sociales campusa

Laboari buruzko webgune berria aurkeztuko da

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/23 Noiz arte: 2016/05/20

Deskribapena

Astelehenean, maiatzaren 23an, 11:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak Mikel Laboari buruzko webgune berria aurkeztuko dute.

Webgune horrek biltzen ditu hala Laboaren biografia nola haren diskografiaren eta kantuen informazioa, bai musikari dagokionez, bai erabili zituen testuei dagokionez. Gainera, hemeroteka zabal bat ere gehitu da, Laboari buruzko iritzi, kritika eta beste zenbait gorabeherarekin. Bestalde, ekitaldian aurtengo dirulaguntzen deialdia egingo da ere: tesiak egiteko kontratu bat, ikerketa monografikoak egiteko hiru beka, sormen lanerako bi dirulaguntza.

 

Parte hartzaileak:

  • Mikel Irizar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia
  • Juan Cruz Igerabide, Mikel Laboa Katedrako zuzendaria
  • Itziar Zubizarreta, web orriaren koordinatzailea eta edukien egilea (Marisol Bastida Laboa alargunarekin elkarlanean)