euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

'Agoratik Ziberplazara' Kongresuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/08 Noiz arte: 2016/09/07

Deskribapena

Osteguna, irailaren 8an, 12:30etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, 'Agoratik Ziberplazara: espazio publikoaren dimentsio politikoak, sozialak, kulturalak, digitalak eta ez-digitalak' Kongresua medioei aurkeztuko zaie. Jarduera irairak 26tik 28era bitartean ospatuko da, aipatutako gunean. Kongresua UPV/EHUk eta Eusko Ikaskuntzak antolatu dute, Laboral Kutxa eta DSS2016ren laguntzaz.

Prentsaurrekoan parte hartuko dute:

  • Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria
  • Nicanor Ursua, UPV/EHUko Filosofia Saileko zuzendaria eta CultMedia-ko kidea

Aldez aurretik, 12:25etan, antolatzaile eta babesleen taldeko argazkia egingo da. Bertan izango dira: Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria; Xabi Paya, DSS2016ko Kultur zuzendaria; Nicanor Ursua, UPV/EHUko Filosofia Saileko zuzendaria eta CultMedia-ko kidea; eta, Joxe Murua, Laboral Kutxako Donostiako Bulego Nagusiko zuzendaria.