-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
Gipuzkoako Campusak ongietorria egin die atzerriko bisitariei
Noiz eta non
Noiztik: 2016/09/19 Noiz arte: 2016/09/16
Deskribapena
Astelehena, irailaren 19ean, 11:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren entzunaretoan, Donostian, atzerritik Gipuzkoako Campusa bisitatzera datozenei ongietorria egiteko ekitaldia (Orientation Day) egingo da.
Ekitaldian, unibertsitateko ordezkarien agurrez gain, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izango dute bisitatzaileek. Baita hiriko giroari, edo eskaintzen de kirol-programei, aisiari edo kultura-kurtsoei buruzko informazioa ere.
Ekitaldiaren egitaraua:
- Donostiako Udalaren alkatea den Eneko Goiaren agur-hitzak.
- Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea den Nekane Balluerkaren agur-hitzak.
- UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea den Ana Arrietaren agur-hitzak.
- Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, Nazioarteko Harremanen Bulegoa.
-
Erasmus Student Network Bilbao Ikasle Elkarteko lagunek lehenengo lauhilekorako prestatu dituzten ekimenak aurkeztuko dituzte.