euskaraespañol

Redes sociales campusa

350 Bigarren Hezkuntzako ikasleen eta Dudley Herschbach Kimikako Nobel saridunaren arteko topaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/30 Noiz arte: 2016/09/29

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, irailaren 30ean, 10:00etan, Eureka! Zientzia Museoan, Donostian, top@DIPC – Zientziarekin solasean! topaketa egingo da, puntako zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako 350 ikasle eta irakasleren arteko topaketa alegia. Harrera Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordearen eskutik izango da.

Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak Elena Cattaneo, Dudley Herschbach eta Pamela Diggle zientzialariekin elkartuko dira. Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko katedradunak eta DIPCko presidenteak moderatzaile-lanak egingo ditu.

Ikasleek aukera izango dute giro lasai eta atsegin batean Dudley Herschbach Kimikako Nobel saridunarekin eta Elena Cattaneo eta Pamela Diggle puntako zientzialariekin  solasteko eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko. Gonbidatutako ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren bizipenei eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztiei buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei. Topaketa hauen helburu nagusia da, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea; betiere, ezagutzarekiko pasioak ikasle gazteak goitik behera busti ditzan.

Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren baitan antolatutako top@DIPC – Zientziarekin solasean! Donostiako topaketak Kutxa Gizarte Ekintzako Eureka! Zientzia Museoaren laguntza du, baita EDPren parte-hartze berezia ere. EDPk galderarik onenak sarituko ditu. Rafael Careaga EDPko erosketa eta zerbitzuen zuzendariak emango die saria irabazleei.

Hizlariak:

  • Elena Cattaneo, Milango Unibertsitateko UniStem Zelula Amen Ikerketa Zentroa
  • Dudley Herschbach, Kimika Nobel sariduna
  • Pamela Diggle, Connecticuteko Unibertsitateko (AEB) Ekologia eta Biologia Ebolutiboko Departamentua

Moderatzailea:

  • Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea