euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

IV. Estropada Akademikoa jokatuko da Urume ibaian

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/15 Noiz arte: 2016/10/13

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Larunbata, urriaren 15ean, 18:00etan, Urumea ibaian, Donostian, IV. Estropada Akademikoa jokatuko da. Hau bi fase izango ditu:

1. fasea: 1,35 itsas miliatan (2.500 m), Astiñeneko zubitik (Loiola) Maria Kristina (Donostiako tren-geltokiko) zubiraino, erlojupean.

2. fasea: 500 meroko esprinta, Mundaizko zubitik Maria Kristina zubiraino. Kanporatze-txandak eta finalak jokatuko dira.

Estropadan gizonezkoen zortzi zortzikok (8+) eta emakumezkoen lau lau scullek (4X) jardungo dute bost unibertsitateen izenean. 90 arraunlari inguruk hartuko dute parte.

Laugarren edizio honetan bost unibertsitate izango dira:

  • UPV/EHU
  • Deustuko Unibertsitatea
  • Nafarroako Unibertsitatea
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Wroclaw University of Technology

Estropada aurretik, larunbatean, urriaren 15an, 11:30etan, Donostiako Aquarium-ean, estropadaren aurkezpena egingo da. Jarraian, leku berean, 12:25etan, Conrado Durantezek hitzaldia eskainiko du. Izenburua: 'Pierre de Coubertin y la Filosofía del Olimpismo'.

Halaber, Arraunean ez dabiltzan ikasleek eta, oro har, herritarrek parte har dezaten, bi jarduera antolatuko dira, arraun olinpikoren eta kirolaren balioen dibulgazioarekin zerikusi dutenak:

-IRUDI LEHIAKETA

Gaia: Estropada Akademikoa - Esfortzu pertsonala eta taldekoa. Argazkiak, marrazkiak eta konposizioak.

-KOMUNIKAZIO LEHIAKETA

Gaia: Estropada Akademikoa – Elkarbizitzarako kirola. Saiakera, ipuin laburrak edo olerkiak, gehienez ere 1.500 hitzekoak.

Lehiaketen oinarriak, estropadaren inguruko informazio guztiarekin batera, Facebooken (estropadaakademikoa) daude.

Epaimahai batek ebaluatuko ditu aurkezten diren idazlanak eta haietatik hiru onenak sarituko ditu, ahien kalitate estetikoa eta gaiari emandako tratamenduaren zorroztasunaren arabera aintzat hartuta.

Honetaz gain, estropada egunean, helmuga inguruan (Mª Cristina zubia – Renfe geltokia) izango dira:

  • Klub eta unibertsitateen karpak
  • Atzegi karpa
  • Ontzi-erakusketa
  • Ergometroen standa
  • Haur-marrazki lehiaketa
  • Pintura-lehiaketa (Atzegi)